Laguntza Bilatu ikastaroak-rekin
HABEk, 4. mailarako irakasleak prestatzeko, gaikuntza-ikastaroa eskainiko du 2012-2013 ikasturtean ere, irakasleei gaitasun didaktikoa eskuratzeko aukera emanez. Zortzi irakaslek parte hartu ahal izango dute on line eta aurrez aurre emango den ikastaroan. Gainditzen dutenei 125 orduko jarduera aitortuko die agiriak.
Oharra:
Ikastaro hau egitea eskatzean, euskaltegiaren izenean eskatzen du irakasleak; hau da, euskaltegiak erabakia duelako laugarren maila eskaintzea. Beraz, euskaltegiko zuzendariak mezu sinatua igorriko du prestakuntz@habe.org helbidera bere onarpena adieraziz. Esan gabe doa: irakasleak ikastaroa utziko balu, kaltetua izango litzateke euskaltegia ere.
H2ko ikasle helduen pentsaera ikertu dugunean argi ikusi dugu beraientzat, beren barruko motibazioa sustatzeko, beren autonomiarako, oinarrizkoa dela ikasten duten testuinguruko giro afektiboa; hots, ikasgela benetako interakzio-gune izateko, eta H2aren ikaste-irakaste prozesuan arrakasta lortzeko. Eta zer da arrakasta lortzea?: egoerari egokitzeko gaitasuna garatzea, eta hizkuntza erabiliz ikasteko eta hizkuntza komunikatzeko erabiltzeko lagungarri diren ikaste-prozesu eramangarriak islatzea ikasgelan. Beraz, irakasleek badute erronka: H2a ikastea zeregin erakargarri, atsegin eta errentagarri bihurtuko duten giroak sortzea. Formazio aktibo honek baliabideak eskaintzen ditu irakaskuntza-jardun honen inguruko erronkari era eraginkorrean erantzun ahal izateko.
HABEren mailak markoaren argitan - Pilotajea