AISA on-line ikastaroa

Etorkinak euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa duzu AISA, tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen dizuna. Online funtzionatzen du eta doanekoa da.

Nolakoa da ikastaroa?

Zerotik hasiko zara eta poliki-poliki gauza berriak ikasiko dituzu. Gainera, uneoro laguntza izango duzu, dena euskaraz eta gaztelaniaz baitago.

Internet bidez eta ezer ordaindu gabe ariketa ugari egin ahal izango dituzu eta gainera,momentuan jakingo duzu ondo ala gaizki egin dituzun.

Ikastaroak protagonista batzuk ditu. Irakaslea Aitziber da eta etorkinak diren ikasleak ditu euskaltegian: Vasile, Errumaniakoa; Elena, Kolonbiakoa; Najat eta Yasmine Marokokoak; eta Guillaum, Frantziakoa. Berak emango ditu argibideak eta azalduko ditu ikastunitate bakoitzeko helburuak.

Eguneroko egoeratan aurkituko dituzu protagonista hauek: klasean, medikuarenean,jatetxean, familiarekin…

Egoera horietan euskaraz nola moldatu ikasiko duzu beraiekin.

Ariketa tipologia oso zabala aurkituko duzu AISAn: hutsuneak bete, bikoteak osatu, arrastatu, aukera anitzeko galderak, irudia eta testua lotu, e. a. Eta baliabide osagarriak ere eskaintzen zaizkizu:

  • Hiztegia: Ikastunitateko hiztegia eta AISA hiztegirako sarbidea.
  • Gramatika-atala: Ikastunitate bakoitzean landutako edukiei buruzko azalpenak.
  • Kultura: Gai eta ekintza horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, informazio osagarria duzu eskura.

Ikastaro honek 20 ikastunitate dauzka eta 60-80 ordu aurreikusi behar dituzu guztiak burutzeko. Ikastunitateko 5 ataza daude eta bakoitzak bosna ariketa ditu. Ikastunitate bakoitzeko azken atazak helburu ebaluatzailea du,ikastunitatean ikusitako hiztegi eta gramatika edukiak aztertzeko.

Zer egin behar da AISA online ikastaroan izena emateko?

AISA ikastaroa egiteko, nahikoa duzu internet-erako konexioa eta www.ikasten.ikasbil.eus atarian erabiltzaile-kontua sortzea.

Ez duzu inon matrikulatu beharrik.

Nolako gailua behar da (ordenagailua, telefonoa… etab):

Erabiltzen duzun gailuak, gutxienez, honako ezaugarriak bete behar ditu:

Taldean eta aurrez aurre ere bai,nahi izanez gero

Hala eta guztiz ere, harrera ikastaro hau taldean eta irakasle batekin egin nahi baduzu, jo gertuen duzun euskaltegira eta bertan emango dizute behar duzun informazio guztia: http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/euskaltegiak

Azalpen gehiago edo argibiderik behar baduzu, bidali mezua aisa@habe.org helbidera.

Sartu ikastaroan

AISA curso on-line

AISA es un curso de acogida de aproximación al euskera dirigida a inmigrantes que te ofrece la posibilidad de aprender el idioma a un nivel muy básico sin tutor. Funciona on line y es gratuito.

¿Cómo es el curso?

Empezarás de cero y poco a poco aprenderás cosas nuevas. Además, en todo momento contarás con ayuda, ya que todo el curso está en euskera y castellano.

El curso tiene varios protagonistas. La profesora se llama Aitziber y ella te dará las explicaciones y te expondrá los objetivos de cada unidad didáctica. Aitziber tiene alumnos y alumnas inmigrantes en su clase: Vasile de Rumanía; Elena de Colombia; Najat y Yasmine de Marruecos y Guillaum de Francia.

Encontrarás una tipología de ejercicios muy extensa en AISA: rellenar huecos, hacer parejas,arrastrar, preguntas de opciones múltiples, unir texto e imagen... etc. Y también cuentas con recursos complementarios:

  • Diccionario: Acceso al vocabulario de la unidad didáctica y al diccionario AISA.
  • Sección de gramática: Explicaciones sobre los contenidos que se trabajan en cada unidad didáctica.
  • Cultura: Si quieres saber más sobre este tipo de temas y acciones que se llevan a cabo,tienes a tu alcance información complementaria.

Este curso consta de20 unidades didácticas y debes prever que para hacerlas en su totalidad necesitarás de 60 a 80 horas. Cada unidad tiene 5 tareas y cada una de ellas 5 ejercicios. La última tarea de cada unidad tiene una función evaluadora, de análisis del contenido sobre el vocabulario y gramática que se ha trabajado a lo largo de la unidad.

¿Qué hay que hacer para inscribirse en el curso on-line AISA?

Para hacer el curso AISA, basta con tener acceso a una conexión a Internet y crear una cuenta de usuario/a en el portal www.ikasten.ikasbil.eus

No tienes que matricularte en ningún centro.

¿Qué tipo de dispositivo necesito? (ordenador, teléfono… etc)

El dispositivo que utilices debe cumplir estos requisitos mínimos:

Si lo deseas,también puedes trabajar en grupo y de forma presencial

Si quieres realizar este curso de acogida en grupo y con un profesor o profesora, acude al euskaltegi más próximo y allí te facilitarán toda la información que necesites. http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/euskaltegiak

Si necesitas algún tipo de aclaración sobre el curso, puedes mandar un mensaje a esta dirección de correo: aisa@habe.org

Entra en el curso

Aide sur Rechercher des cours