Autoikaskuntza-modulua
Help with Search courses

Euskarri telematikorako berariaz sortutako baliabidea da, nork bere aldetik, tutorerik gabe, izaera ezberdineko hainbat jardueraren bidez, euskararen irakaskuntzaren ibilbidea eta mugarriak lantzeko egokiera eskaintzen duena.

Helburua

HABEren mailetan sakontzea Europako Markoaren argitan; eta baita dokumentu hori xeheago ezagutzea ere.

Oinarriak

HABEk eta Hezkuntza sailak Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoa izenburupean 2005ean argitara eman zuten lana; eta moduluaren jardueretarako, berriz, HABEren mailak egiaztatzeko deialdietan erabilitako azterketak.

Norentzat

Berariaz, euskararen ikas-irakaskuntzan lanean ari direnentzat sortua, bereziki euskaltegietako irakasleentzat. Baina euskararen irakaskuntzan aritzen direnentzat ez ezik, beste hizkuntzen irakaskuntzan ari direnentzat ere baliagarria izan daiteke: hizkuntza-irakasle, irakasleen prestatzaile, aztertzaile, azterketa-prestatzaile, ikas-materialen sortzaile, curriculumgile eta hizkuntz irakaskuntzako arduradunentzat.

Baldintza teknikoak

Modulua erabili ahal izateko, beharrezkoa da honako baliabideok izatea:

  1. Internet konexioa: adsl edo antzekoa
  2. Nabigatzailea: Internet Explorer edo Firefox
  3. Flash player: http://get.adobe.com/flash
  4. Pdf irakurlea: http://get.adobe.com/reader/

Sarbidea

  1. Behar izanez gero, Ikastenen kontua sortu: (http://ikasbil.secune.com /index.php?lang=eu_utf8).
  2. Eskaera egin eta prestakuntz@habe.org helbidera bidali, honako datuok emanez:
    • Izen-abizenak
    • Ikasteneko e-posta helbidea
    • Lanbidea
    • Lantokiaren helbidea
  3. Handik gutxira onarpenaren berri emango zaizu; eta onartua izan bazara moduluaren sarbidea irekita izango duzu jada. Horretarako:

Erabilerarako baldintzak

HABEren modulu hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 baimen baten mende dago. Lizentzia horrek materiala erreproduzitzea, banatzea edo jakinaraztea zilegi egiten du, betiere egilea aipatzen bada. Aldiz, ez du uzten obra helburu komertzialetarako erabiltzen eta ezta ere eratorritako obrak sortzen.

Argibideak

prestakuntz@habe.org